Beñat Intxausti muxikarrak Asturiasko (Espainia) Itzulia irabazi du, asteburu euritsu baten. Muxikarrak, Asturiasen irabazi zuen lehenengo lasterketa profesionaletan, eta han irabazi du lehenengo itzulia be. Movistar taldeko txirrindulariak azken etapan jantzi zuen irabazlearen maillota, Naranjoko igoeran itzuliko liderra atzean utzi ostean. Azkenengo etapa horretan, bigarren postuan sailkatu zen Di Gregorio frantziarraren atzetik. Muxikarra «pozarren» azaldu [...]
Muxikarrek argazkilaritza eta ortugintza ekologiko ikastaroetan parte hartzko aukera izango dute. Izena emoteko epea apirilaren 11n zarratuko dute, eta interesatuek Zubietaerrota liburutegian emon beharko dute izena.946257942 telefono zenbakira deituz be emon daiteke izena. Argazkilaritza klaseak apirilaren 17an hasiko dira, eta martitzenetan batuko dira izena emoten duteneak. Irakaslea Txelui Angoitia izango da. Ortugintza kalseak bestalde, hilaren [...]
Muxikako umeek ez dute aspertzeko denborarik izango Pazko Astean. Udalak eta Gorozikako Natura Eskolak antolatuta, zenbait tailerretan parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an. Izena emoteko epea etzi zarratuko dute, eta udaletik azaldu dutenez, 1999tik 2007ra bitartean jaiotako umeek parte hartu dezakete tailerretan. Izena emoteko, bestalde, Kurtzero auzoko Zubietaerrota eraikinera joan [...]
Muxikako Udalak bi etxebizitza sozial alokatzeko lehiaketa jarri du martxan. Alokairu sozialeko etxebizitzak Gorozika auzoan daude, eta eskaera orria martxoaren 27a baino lehenago aurkeztu beharko dute interesatuek. Etxebizitzek 80na metro karratu dituzte, eta eskatzaileek nahi izanez gero, horiek bisitatzeko aukera izango dute. Udaletik azaldu dutenez, etxebitzetako sukaldea eta bainu-gelak jarrita daude, eta horrenbestez, eskatzaileek ez [...]
Inamako langileek enpresak proposatutako kaleratzeak onartu zituzten atzo egindako batzarrean. David Palacios enpresa-batzordeko kidearen esanetan, bilera horretan, 67 langilek kaleratzeen planaren aldeko botoa emon zuten, eta beste 20k, ostera, kontrakoa. Hori dela eta, epaia emoten dutenean, langileak kaleratuko dituzte. Palaciosen arabera, «behartutako itxiera» bat da. Atzo hitzartutakoaren arabera, Inamako langileek lan egindako urte bakoitzeko 35 [...]
Beraiek dutenaz gain, eskualdeak arazo bat duelaren kontzientziazio lana egin gura dute Inamako langileek. Horretarako, kanpalekua ipini dute gaur, enpresa kanpoan. Zehaztu bako denbora tartean izango dira han, “kontratuak iraungitzeko enpresak aurkeztutako espedientearen gainean zein erabaki hartzen duten jakin arte, gitxienez”, langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Ekimen horren bitartez mezu zehatza emon dura diote [...]
FINSA enpresaren iruzurra agerian geratu arte ez dutela amore emongo esan dute Inamako langileek gaur, Bilbon emon duten prentsaurrekoan. Haien ustez, enpresak ez du bere gain inolako ardurarik hartu, eta erruak banatu besterik ez du egiten. Baina Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Muxikako Udala jarduerari irtenbidea emotearen alde daudela esan dute langileek; “beraz, nor [...]
Muxikako bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak atzo, etxean marihuana izateagatik. Lapurreta abisua hartu zuten poliziek, eta baserria miatzen ari zirela marihuana plantazioa aurkiu zuten. berrehun landare inguru eta 500 euro atzeman zituen Ertzaintzak, prentsa oharrean jakinarazi duenez. 35 eta 43 urteko lagunei drogekin trafikatzea leporatuta atxilotu zituzten.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak aurreneurrizko enbargoa ezarri dio Muxikako Inama enpresari. Langileen ordezkari David Palaciosek jakinarazi duenez, ondasun higiezinak ez ezik, enpresaren ondasun ekonomikoak be enbargatu ditu Aldundiak. Hori dela eta, batzarra egin dute gaur goizean Inamako langileen ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaorekin. Batzar horretan enpresaren egoera barriaren inguruko informazio [...]
FINSA-Inama enpresaren arduradunekin batzarra egiteko aukera izan zuten Muxikako lantegiko beharginek martitzenean, Santiago de Compostelan (Galizia), eta enpresa ixteko erabakia berretsi zieten langileei. «Muxikako lantegiaren itxiera berehalakoa izango dela esan ziguten», langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Hori eskatzeko espedientea Gasteizen aurkeztuko dutela esan zieten enpresariek, «ez Madrilen»; eta instalazioen erabateko itxiera planteatuko dutela. Hori [...]
Maier S. Coop enpresak eta Ajangizko Udalak «alde bientzat onuragarria» izango den hizarmena sinatu dute berriki. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Julen Madariaga Maierreko presidenteak [...]
Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]
Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,
Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]
Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.
Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.