Ekonomia

Aurki bukatuko dute Uarka eta Belendiz auzoen arteko bidegorria

2012/12/10
Nork

Arratzuko Udalak jakinarazi duenez, laster bukatuko dituzte Uarka eta Belendiz auzoen artean egiten ari diren bidegorriko lanak; hain zuzen be, diotenez, zuhaixken landaketa, farolak ezartzea, ureztatze hoditeria eta Uarka eta Belendiz arteko asfaltatzea baino ez zaie falta beharginei lanei bukaera emoteko. Horrez gain, Uarka-Olesko zatiaren 2. faseko esleipenaren ostean, lanokin martxoan hastea aurreikusten du udalak. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Arratzu, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

713. 172 euroko mailegua eskatu du Errigoitiko Udalak, BFAren aldeko txostenagaz

2012/12/10
Nork

Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak azaldu duenez, udalak 713.171,95 euroko mailegua eskatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko txosten jurikoagaz; izan be, Madariagaren arabera, «diru sarrera batzuk jaso behar zituen Errigoitiko Udalak eta momentuz, diru hori ez denez sartu, ordaindu ezin izan diren faktura batzuk ditu». Bildu Errigoitik, bere aldetik, «herriko egoera ekonomiko larria eragitea eta 10 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Errigoiti, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bi sari irabazi ditu Talleri upategiak munduko sariketa garrantzitsuenean

2012/11/20
Nork
Bi sari irabazi ditu Talleri upategiak munduko sariketa garrantzitsuenean

Busturialdeko eta Txorierriko hamasei ekoizle batzen dituen Morgako Talleri upategiak zilarrezko bi domina irabazi ditu Vienako nazioarteko sariketa baten. Adituen ustez, International Wine Challenge-a munduko lehiaketa garrantzitsuena da, eta han batu ziren 37 herrialdetako 1.500 upeltegi inguru. Kepa Olabarrieta Talleriko kideak azaldu duenez, “sorpresa” izan da bi sari jasotzea. “Ardo ona genuelakoan geunden, baina lehen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Morga | Ez dago iruzkinik »

Maier bisitatu du Bernabe Unda Industria sailburuak

2012/10/01
Nork
Maier bisitatu du Bernabe Unda Industria sailburuak

Euskal enpresetara egiten dituen bisiten agendaren barruan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Ajangizko Maier enpresa bisitatzen egon da gaur. “Automobilgintzaren sektoreko enpresa hau Euskadiko jarduera ekonomikoan oso garrantzitsua delako” gura izan du hurbilagotik ezagutu. Maier bezalako enpresen garrantzia baloratu du Undak, “gaur egungo jarduera ekonomikoaren premiekin lerrokaturik daudelako eta Euskadirentzako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ajangiz, Ekonomia, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Mahasti loratuak, batzeko zain

2012/09/28
Nork
Mahasti loratuak, batzeko zain

Berrehun mila kilo. Kopuru hori da Morgako Talleri upategikoek datorren denboraldiari begira ekoitzi gura dutena. Alegia, egunotan mahatsa batzeari ekin eta iaz bildutako zenbatekoa —120.000 kilo inguru— areagotzea izango da aurrerantzean haien beharra. Aurreko urteekin alderatuz, mahastiak lehenago loratu dira aurton; izan ere, 2012ko udaberria lehorra eta eguzkitsua izan da. Horren ondorioz, mahats-batzeagaz ere ohi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Morga | Ez dago iruzkinik »

Finsak pelleta ekoiztea proposatu dio Inamako langileen komiteari

2012/09/05
Nork
Finsak pelleta ekoiztea proposatu dio Inamako langileen komiteari

Joan den uztailaren amaieran Finsa taldeak Inama enpresa egokitzea proposatu zion langileen komiteari, Muxikako lantegiaren jarduera ekonomikoagaz jarraitzeko asmoagaz. Hain zuzen, pelleta ekoiztea proposatu zuten taldeko arduradunek, egurrezko taulak ekoiztea baztertuta. Finsak langileen komiteari emondako datuen arabera, proposamenak aurrera eginez gero, urtero 500.000 tona egur kontsumituko lituzke Inamak, eta 25 milioi euro inguru fakturatuko lituzke. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Muxika | Ez dago iruzkinik »

Biomasa zentrala eraikitzeko erabakia bertan behera utzi du Bioforest enpresak

2012/09/04
Nork
Biomasa zentrala eraikitzeko erabakia bertan behera utzi du Bioforest enpresak

Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek jakinarazi dutenez, Bioforest SL enpresak Olabarri auzoan biomasa zentrala eraikitzeko erabakia “bertan behera” utzi du. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, proiektuaren enpresa sustatzaileak “birritan” emon dio erabakiaren berri udalari, baina udal arduradunek ez diote enpresari erantzun. Are gehiago, Iñaki Madariaga alkateak komunikabide bati azaldu zionez,  proiektuak aurrera jarraitzen du, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Errigoiti, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Italiako Cromoplastica enpresa erosi du Maierrek

2012/07/25
Nork
Italiako Cromoplastica enpresa erosi du Maierrek

Maier Taldeak Italiako Cromoplastica enpresa erosi du “hazten jarraitzeko helburuagaz”. Cromoplastica enpresak plastikozko automobilgintza pieza kromatuak egiten ditu arrakasta handiagaz, eta Maierretik azaldu dutenez, “erosketa errentagarria” izango da. Maier Taldeak enpresaren erdia erosi du, baina beste erdia erosteko aukera erreserbatu du. Cromoplastica Italiana 1976an sortu zuten, eta urteekin, galvanizatu bidezko dekorazioan espezialista bihurtu da enpresa. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ajangiz, Ekonomia, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Mallukik ingurumena errespetatzen duela dio EAJk

2012/05/31
Nork

Errigoitiko Olabarri auzoko Malluki industriagunearen egitasmoak zeresana emoten jarraitzen du. Azken urteetan sortutako kritika ugariei erantzunez, industrialdeak hirigintza legedia eta ingurumena errespetatzen dituela esan du EAJk, Bizkai Buru Batzarreko (BBB) kideek Malluki bertatik bertara ezagutu ondoren. Hartara, industriagunearen kontrako kritikak «faltsuak» eta «zorroztasun bakoak» direla nabarmendu du EAJk. «Busturialdea-Urdaibai biziberritzeko eta enpleguak sortzeko» proiektu horrek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Errigoiti, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Errigoitiko zinegotzi izandakoek prentsaurrekoa emongo dute gaur, udaletxe aurrean

2012/05/16
Nork

Gaur egungo Errigoitiko Udaleko zinegotziekin bat egin eta  Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera salatuko dute gaur aurreko agintaldietako zinegotziek. Hain zuzen be, zinegotzi ohiek prentsaurrekoa emongo dute gaur, 18:00etan udaletxe aurrean. Izan be, horien esanetan, “Madariagak alkate kargua hartu zuenaz geroztik egon da bere jarduna bidegabekeriaz beteta”.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Errigoiti, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Posada El Campo landetxea
42,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)