Arratzuko hainbat udal agiri Bizkaiko Foru Aldundiak gordeko ditu

Arratzuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udal agiriak Foru Agiritegian gordetzeko. Hala, udal agiriak Arratzutik Bilbora lekualdatuko dituzte. Foru Aldunditik ohar bidez nabarmendu dutenez, agiriak lekualdatzeko eskaera udalak egin arren, Arratzuk ez du galduko dokumentazio historiko guztiaren jabegoa. Hala agiriak eskatzeko eta aztertzeko aukera izaten jarraituko du udalak.

Hitzarmenak 1966. urtetik gaur egunera arte zerrendatuta dauden agiriei eragingo die, eta horrenbestez, udal agiri zaharragoak eta barriagoak lankidetza hitzarmenetik kanpora geratuko dira. Hala, bigarren fase baten dokumentu barriagoak Foru agiritegian gordetzeko, hitzarmen barriak izenpetu beharko lituzteke udalak eta Aldundiak.

Etiketak: , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]