« atzera ekitaldietara

Hainbat ekitaldigaz inauguratuko dute Ajangizko frontoi barria

iCal inportazioa
Hasi:
2011/10/28
Lekua:
Kultur Etxea
Helbidea:
Mendieta auzoa, Ajangiz

Egunotan azken ukituak emon ondoren, bihar eta etzi inauguratuko dute ajangiztarrek Eleizalde auzoko frontoia. Itxura modernoa daukan pilotalekua behar bezala estreinatzeko, gainera, bestelako ekitaldi batzuekin batera profesionalen pilota partidak antolatu ditu Ajangizko Udalak. Hala, Berasaluze VIII.aren eta Zabalaren arteko norgehiagoka eta Urrutikoetxearen eta Apraizen artekoa ikusi ahal izango da zapatuan.

Dena den, barikuan hasiko dira ekitaldiak, 19:30ean Bizkaiko atzoko, gaurko eta biharko pilota izango baitute hizpide kultur etxean. Zapatuan, bestetik, Arkupeko eta Lea Ibarrako pilotarien arteko partidak, dantza saioa, bertsolariak, omenaldiak… izango dira Ajangizen, 17:00etatik aurrera.

36 metroko luzera dauka frontoiak eta, pilota partidetarako ez ezik, aterpe legez erabiltzeko edota ekitaldiak antolatzeko erabili gura dute. Pilotaleku barria eraikitzeko 780.000 euro inguruko aurrekontua izan du Udalak.

Egitaraua

Urriak 28, 19:30ean.

  • Berbaldia Ajangizko kultur etxean, Bizkaiko atzoko, gaurko eta biharko pilota izenburupean. Hizlariak: Roberto Garcia Ariño, Oier Zearra, Pablo Berasaluze, Iñaki Gorostiza, Imanol Agirre eta Alexis Apraiz. Moderatzailea: Ainhoa Furundarena.

Urriak 29, 17:00etatik aurrera.

  • Arkupe taldekoen eta Lea Ibarrako pilotarien arteko partida: Etxebarria-Pascual eta Legarra-Salutregi.
  • Ostean, Ajangizko Artxube dantza taldearen saioa eta Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertsolariak.
  • Ajangizko pilotariei omenaldia eta Gerrika pilotariari omenaldia izango dira dantza saioaren eta bertsolarien saioaren ondoren.
  • Pilotari profesionalen arteko pilota partidak: Berasaluze VIII.a-Zabala eta Urrutikoetxea-Apraiz.
  • Kopaua.
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 19 segundo · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]