Ordubeteko lanuzteak egingo dituzte Inamako langileek

Muxikako Inama lantegiko beharginek ordubeteko lanuzteak egingo dituzte datozen asteetan, eta eguaztenean egingo dute horietako lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara.
Lehenengo elkarretaratzea enpresaren aurrean egingo dutela jakinarazi du langileen komiteko ordezkari David  Palaciosek. Azaroaren 2an egingo dute ordubeteko hurrengo lanuztea, eta azaroaren 7an eta 14an egingo dituzte beste biak, ordu berean. «Lanuzteak eginez langile guztiek daukate protestetara joateko aukera», azaldu du Palaciosek.

Eusko Jaurlaritzagaz batzarrak izateko zain daude Inamako langileak, eta bitartean beraien arazoa kalera ateratzeko asmoa agertu dute. Hurrengo astelehenean, esaterako, Gernika-Lumon izango dira, Urriko Azken Asteleheneko Azokan informazioa banatzen.
Galizara bi eguneko bidaia be antolatu gura dute, hango lantegikoei Muxikako beharginek bizi duten egoera azaltzeko. «Bidaia hori egiteko be bi eguneko lanuztea deitzeko aukera aztertzen ari gara».
Era berean, txanda aldaketarako orduan be elkarretaratzeak egiten ari dira Inamako langileak, 13:30etik 14:30era.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]