Domeka arratsaldean su emon zioten Errigoitiko abadetxearen ateari, herri horretako bizilagunek salatu dutenez. Hain zuzen, azaldu dutenez, gasolinagaz busti zuten atea, ondoren su emoteko.
18:30ak aldera jazo zen erasoa. Abadetxearen barruan dagoen Ikuilu elkartean zeuden «hamasei bat» lagun, «zahar zein ume», eta bapatean zarata handia sumatu zuten. Zer zen ikustera atera zirenean abadetxearen atzeko atea sutan zegoela ikusi, eta eurek amatatu zuten sua.
Gertatutakoaren larritasuna dela eta, Ertzaintzan salaketa jarri zuten. Ertzainek eurek likido suharbera usaina zerion eta arrastoak zeuzkan kristalezko edukiontzi bat topatu zuten inguruan, ustez erasotzaileak erabili zuena. Erasoaren ondorioak oraindik antzeman daitezke abadetxearen atean, guztiz baltzituta geratu baita.
Maier S. Coop enpresak eta Ajangizko Udalak «alde bientzat onuragarria» izango den hizarmena sinatu dute berriki. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Julen Madariaga Maierreko presidenteak [...]
Irakurri gehiago






Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]
