Dringili-drongolo elkarteak antolatuta, Ajuriasko binakako bigarren esku pilota txapelketa hasiko da domekan. Lehenengo jardunaldiaren barruan, partida bi jokatuko dituzte 13:00etatik aurrera, Muxikako auzoan.
Lehenengo partidan, Enbeitak eta Zelaiak, Dominguezen eta Ojinagaren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, bestalde, Albizuren eta Okamikaren aurkariak, Betanzos eta Arrien izango dira.







Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]
