Domekan, Mendatako hamabostgarren azoka izango da Eleizalde auzoan. Urtero bezala, euskal oiloek bereganatuko dute arreta, baina mota guztietako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute gerturatzen direnak. Azokan 36 salmenta postu jarriko dituzte, eta «giro ederra» izango da goiz guztian zehar.
Euskal oiloen erakusketan, Ander Mallea, Iñigo Undabarrena eta Esteban Legarra mendatarrek hazitako oiloak izango dira protagonista. Urteak daramatzate euskal oiloak hazten, eta bertako arrazak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute.
Salmenta postuak 10:00ak aldera zabalduko dituzte eta 15:00ak aldera zarratuko dituzte. Postu horietan ortuariak, txakolina, gazta, ogia, pastela, patea, eztia… bezalako pruduktuak erosteko aukera emongo dute inguruko ekoizleek. Bestalde, artisauen zenbait salmenta postu izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Herri kirol zaleek be, aukera paregabea izango dute Mendatan. 12:30ean Iturbe Anaien (Paresi) idien eta Anaitz Aurtenetxeren (Mendata) idien arteko lehia hasiko da probalekuan. 2000 kiloko herriko harriagaz izango da norgehiagoka. Azoka guztietan bezala, taloa dastatzeko aukera be, ez da faltako. Goiz guztian zehar, taloak egiten ibiliko dira salmenta postu baten. Janariagaz amaitzeko, bestalde, txarri errearen okela dastatzeko aukera izango dute Mendatara doazenek.
Amaitzeko, umeek be, ondo pasatzeko aukera izango dute. Alde batetik, umeentzako tailerrak berritasuna izango dira. Alluitz Natura taldeak antolatuta, euskal kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute umeek. Goizean zehar, bestalde, Gorriti eta bere animaliekin jolasteko aukera izango dute gazteenek.






Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]
