Bi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Madariaga alkatearentzat

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inabilitazioa eskatu du Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearentzat. Fiskaltzak, epaiketa zabaltzea eskatu du, alkateak Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kide bat kotxeagaz kolpatu zuelako iazko Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean. Bestalde, kolpea hartu zuen plataformako kidearentzat be, 150 euroko isuna eta 624 euroko kalteak ordaintzea eskatu du fiskalak, alkatearen kotxea taket bategaz jotzeagatik.

Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “pozik” daude fiskaltzaren erabakia “ona” izan delako. “Errigoitiko alkatearen benetako aurpegia zein den erakusten ari gara” nabarmendu du.
Plataformakoen ustez, “Madariagak gura duena egin du legearen betearazpena kontuan izan barik”. Hala, “pozarren” daude alkatea “justiziaren begiradapean” dagoelako. Ez dute ulertzen nolatan alkateak arau guztiak gainetik pasatzen dituen, herritar arruntek legea betetzeko obligazioa dutenean.

Iragorrik azaldu duenez, “badirudi aurrerapausoak emoten jarraitzen dugula”. Borroka baketsuaren bitartez, biomasa zentralaren “proiektua geratzea” ahalbidetu dezaketela uste du. Kontrakoa gertatuko balitz, bestalde, kolpe gogorra izango litzateke plataformakoentzat. Izan be, “mila eta bat lege-hauste aurkitu ostean, justiziak gure eskaerak aintzat ez hartzea latza izango lizateke” dio.

Industriguneko lanak geldi

Errigoitiko alkatearen eta plataformakoen arteko auziak aurrea jarraitzen duen bitartean, Malluki industriguneko lanak geldirik daude. Iragorrik dioenez, “Madariagak hainbat aldiz esan du obrak maiatzean hasi behar zituztela, baina orduan be, gezurretan zebilen”.

Hauteskunde garaian “botoak lortzeko amarru bat” baino ez zela izan nabarmedu du plataformako kideak. Makinak industrigunean sartu ziren eta “sastrakak garbitu” zituzten, baina hauteskunde eguna pasatu ostean,  “Olabarritik alde egin zuten” makina guztiek.

Iragorriren hitzetan, “ezinezkoa da alkateak obrak hasteko baimena emotea”. Izan be, udalak ez du Uraren Euskal Agentziaren (URA) baimena Arragan errekastoa desbideratzeko. Proiektuaren arabera, errekak industrigunearen azpitik pasatu beharko luke.

Zapatuan elkarretaratzea

Zapatuan, Errigoitiko zinegotziek kargua hartuko dute eta plataformako kideak “elkarretaratze baketsua” egingo dute udaletxearen aurrean, alkateraen jarrera salatzeko.

Jakinarazi dutenez, 11:30etan jarri dute zita. Errespetatu herritarren hitza eta Errigoitin zentralik ez lelopean egingo dute elkarretaratzea.

Etiketak: , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen