“Legez kanpo elkartzeagatik” isuna jarri diete Errigoiti Arrieta Garbikoei

Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek 300 euroko isuna ordaindu beharko dute “legez kanpo dagoen elkarretaratzea egiteagatik”. Isuna, Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean elkartu zirelako jarri diete. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “zenbait pankarta jarri genituen eta jai giroan geunden Ertzaintza Olabarrira gerturatu zenean”.Legez kanpo dagoen “ezer ez” dutela egin dio.

Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera, “lotsagarria” da Iragorriren ustez. “Olabarrian elkartu ginen lehen momentutik, auzoan duen etxebizitzatik zelatan ibili zen eta azkenean Ertzaintza bertaratu egin zen”. Madariagaren haserrea, Ertzaintzak kendu zuen “pankarta bakarrak” piztu zuen plataformako kidearen ustez. Pankarta horretan “orain urte bete alkateak kotxeagaz kolpatu zuen herriko jubilatu bat zentralaren aurka elkartzeagatik” jartzen zuen. Ertzaintzak, martxako parte-hartzaile gehienak pasa zirenean kendu zuen pankarta.

Iragorrik dioenez, “alkateak handikeriaz jokatu du beste behin”. Gura duena egiten duela eta plataformakoak “zirikatzen” dabilela uste dute kideek. “Halanda be, ez gara alkatearen jokoan eroriko” dio. Orain arte bezala, beraien aldarrikapenak zabaltzen jarraituko dute “modu baketsuan”. Alkateari “min emoteko” modu bakarra hori dela uste dute.

Iragorriren hitzetan, “sarritan babes barik sentitzen gara alkatearen aurrean, baina Biomasa zentrala Olabarrin ez eraikitzeko lanean jarraituko dugu”. “Bide onetik” doazela pentsatzen dute.

Zur eta Lur

Goizean goiz hamaiketakoa egin zuten eta txirrindulariak Olabarritik pasatzen hasi zirenean animoak emoten hasi ziren. Parte-hartzaileen artean ura eta janaria banatzen zebiltzan Ertzaintza Olabarrira joan zenean. Iragorrik azaldu duenez, “zur eta lur geratu ginen Ertzaintzak legez kanpoko elkarretaratzea egin genuela esan zigunean”.

Iragorrik  modu baketsuan manifestatzen den elkarte bakarretakoa direla uste du. Dioenez, “ez dugu biderik mozten eta eta ez dugu bestelako arazorik sortzen”. Horregatik, ez dute Madariagaren jarrera ulertzen. Alkateak “zapaldu” egin gura dituela argudiatzen du. “Zortzi pertsona elkartzen garen bakoitzean baimena eskatu beharko genuke inolako arazorik sortzen ez badugu?” galdetzen du Iragorrik.

Etiketak: , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen