Errigoitiko zinegotzi izandakoek prentsaurrekoa emongo dute gaur, udaletxe aurrean

Gaur egungo Errigoitiko Udaleko zinegotziekin bat egin eta  Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera salatuko dute gaur aurreko agintaldietako zinegotziek. Hain zuzen be, zinegotzi ohiek prentsaurrekoa emongo dute gaur, 18:00etan udaletxe aurrean. Izan be, horien esanetan, “Madariagak alkate kargua hartu zuenaz geroztik egon da bere jarduna bidegabekeriaz beteta”.

Irakurri gehiago

Madariaga Errigoitiko alkateak dimisioa aurkeztu dezan eskatu du Bizkaiko Bilduk

Madariaga Errigoitiko alkateak dimisioa aurkeztu dezan eskatu du Bizkaiko Bilduk

Bizkaiko Bilduko ordezkariek Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak “dimisioa aurkeztu dezan” eskatu dute, iazko udal hauteskundeetako gertakarien arira. Bizkaiko Bilduko eta Errigoitiko Bilduko ordezkariek “barriro” salatu dute hauteskunde horietan alkateak “iruzur” egin zuela, jendea “legez kanpo” erroldatuz. Hala, Errigoiti bezalako herri baten 32 botok alkatetza aldatu dezaketela iritzita, iazko urrian kereila kriminala sartu zuen Bilduk, eta [...]

Irakurri gehiago

Gastuak murrizte aldera, egokitzapenak egingo dituzte Ajangizko argiteri sarean

Gastuak murrizte aldera, egokitzapenak egingo dituzte Ajangizko argiteri sarean

Udaletxearen gastuak murrizte aldera, Ajangizko Udalak herriko “argiteri sarean egokitzapenak” egitea erabaki du. Mikel Ander Zubizarreta alkateak azaldu duenez, herriko “farola guztietako argiak” aldatuko dituzte, eta neurri horregaz, “diru asko” aurreztea espero dute. Argiztapen sarean aldaketa horiek egiteko 43.000 euroko aurrekontua darabil udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren %80ko diru-laguntza jasoko du. Hala, Ingurumen Sailak “ia [...]

Irakurri gehiago

Marrazki lehiaketaren izen emotea hilaren 15ean zarratuko dute

Muxikako Udalak herriko gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa bat antolatu du, eta izena emoteko epea hilaren 15ean zarratuko dute. Lehiaketa bi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Zubietaerrota eraikineko liburutegian aurkeztu beharko dituzte lanak interesatuek. Antolatzaileek sei mailatan banatuko dituzte parte hartzaileak, eta marrazkia egiteko ez dute gairik jarri. Hala, artista gazteek gura duten [...]

Irakurri gehiago

Bidegorri sarea handituko dute Ajangizen

Bidegorri sarea handituko dute Ajangizen

Ajangizko Udalak bidegorria jarriko du Kanpantxu auzora igotzeko. Mikel Ander Zubizarreta alkateak azaldu duenez, “Kanpantxu auzora igotzeko dauden bi sarreretatik bidegorria jarriz, oinezkoentzako zirkuitu txiki bat izango dugu herrian”. Hala, Mendieta auzoa, Kanpantxu auzoa, eta Maierreko zubia lotzea lortuko dute, beharginek Kanpantxuko lanak amaitzen dituztenean. Behin lanak amaituta, Ajangiztarrek 4,5 kilometro inguruko bidegorri sareaz gozatzeko [...]

Irakurri gehiago

Jendez gainezka egon da Bizkargi bizia galdu zuten gudariak omentzeko

Jendez gainezka egon da Bizkargi bizia galdu zuten gudariak omentzeko

Maiatzeko lehenengo domeka guztietan bezala, aurten be Bizkargi mendiko tontorra jendez gainezka egon da mendi horretan bizia galdu zuten gudariak omentzeko asmoagaz. Umeak, gazteak, helduak eta adinekoak jai giroan igo ziren mendi gainera, baina aldarrikapena ahaztu barik. Izan be, Bizkargikoa 36ko gerraren bataila ankerrenetako bat izan zen, eta hainbat gudarik galdu zuten bizia mendi tontor [...]

Irakurri gehiago

Jende asko batu da Morgako XIII. Azokan

Jende asko batu da Morgako XIII. Azokan

Domeka egun handia izan zen morgatarrentzat. Urtero legez, hainbat izan ziren Morgako Azokagaz zita hartu zuten inguruko biztanleak, eta egun batez, baserri giroko herriaren auzo handiena (Andra Mari) jendez gainezka egon zen. Erakusmahaiak goizean goiz zabaldu zituzten saltzaileek, baina eguerdira arte lasaia egoteko aukera izan zuten, 12:30etik aurrera heldu baitziren bisitari gehienak. Ordu horretatik aurrera, [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 54 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 54 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen